Isabel Paterson

Isabel Paterson
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabel Mary Bowler
JaiotzaManitoulin uhartea1886ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMontclair (en) Itzuli1961eko urtarrilaren 10a (74 urte)
Hobiratze lekuaSaint Mary's Episcopal Churchyard (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, filosofoa, idazlea eta literatura-kritikaria
InfluentziakRose Wilder Lane eta Ayn Rand
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa

Find a Grave: 8311105 Edit the value on Wikidata

Isabel Mary Bowler, Isabel Paterson (Manitoulin uhartea, Ontario, Kanada, 1886ko urtarrilaren 22a– Montclair, New Jersey, AEB, 1961eko urtarrilaren 10a) kanadar-estatubatuar kazetaria, nobelagilea eta filosofo politikoa izan zen. Bere garaian literatura- eta kultura-kritikari nabarmena izan zen.[1][2]

Estatu Batuetako libertarismoaren hiru ametako bat da, Rose Wilder Lane eta Ayn Randekin batera, Paterson inspirazio intelektual gisa aitortu zutenak. 1943an The God of the Machine (euskaraz Makinaren jainkoa) izenburuko lana argitaratu zuen, filosofia politikoari, ekonomiari eta historiari buruzko tratatu bat, libertario askok euren filosofiaren oinarri gisa hartu dituzten ondorio eta sinesmenetara iritsi zena.[3][4]


Patersonen biografia idatzi zuen Stephen D. Cox-en ustez, «ezagutzen dugun libertarismoaren sortzailea, lehen ama» izan zen. 1943ko gutun batean, Randek hauxe idatzi zuen:

«Makinaren jainkoa mundua salba lezakeen dokumentua da... Makinaren jainkoak kapitalismoarentzat egiten du Das Kapital (Kapitalak) komunistentzat egin zuena eta Bibliak kristauentzat egin zuena».[5]

  1. (Gaztelaniaz) Galles, Gary M.. (2023-03-20). «Isabel Paterson: Una mujer que pudo ‘salvar el mundo’ | Gary M. Galles» fee.org.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  2. (Gaztelaniaz) Judy. (2021-03-08). «Isabel Paterson: una mujer cuya sabiduría podría literalmente salvar el mundo» Instituto Mises (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  3. (Gaztelaniaz) fabricio. (2021-05-04). «Isabel Paterson y El dios de la máquina» Centro Mises (Mises Hispano) (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  4. (Ingelesez) The God of the Machine. 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  5. Letters of Ayn Rand, ed. Michael S. Berliner (Nueva York: Dutton, 1995), 102.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search